EMAKUMEZKOEN EUROPAKO BANAKAKO XIII. XAKE TXAPELKETA.

(2012ko martxoaren 2tik 13ra, Turkiako Gaziantep hirian).

 

 

 

         VALENTINA GUNINAK ANNA MUZYCHUK AZPIRATU ZUEN AZKEN MOMENTUAN.

 

 

            Valentina Gunina Errusiako Murmansk hirian jaio zen 1989ko otsailaren 4an. 23 urte ditu. Murmansk Errusiako iparmendebaldean dago eta 300.000 biztanle inguru ditu.

 

            FIDE eloko 2.511 puntuz zortzigarren zerrendaburua zen. 21 puntutan hobetu du eloa.

 

            Sei partida jokatuta, Thanh Trang Hoang hungariarra zegoen buruan, 5’5 puntuz. Valentina Gunina, Viktorija Cmilyte (aurreko urteko txapelduna), Marie Sebag eta Cristina-Adela Foisor puntu erdira zebiltzan.

 

            Atseden egunaren ondoren hungariarraren gainbehera hasi zen. Hain zuzen ere, Valentin Gunina izan zen bere lehenengo borreroa. Viktorija Cmilyte puntu batera geratu zen, Cristuna-Adela Foisor errumaniarraren aurka galdu baitzuen.

 

            Zortzigarren txandan Cristina-Adela Foisorren aurka berdinketa egin zuen Valentina Guninak. Buruan mantendu ziren 6’5 puntuz, Anna Muzychukekin batera.

 

            Bederatzigarren txandan Tatiana Kosintseva zuen aurrean. 2007ko eta 2009ko txapeldunak berdinketa egin zion. Anna Muzychuk esloveniarrak aurrea hartu zuen, Cristina-Adela Foisor garaituta.

 

            Hamargarren txandak txapelketa ia erabakita utzi zuen. Anna Muzychukek Viktorija Cmilyte aukerarik gabe laga zuen, gainditu ondoren. Valentina Guninak berdinketa besterik ez zuen eskuratu Kateryna Lahnoren aurka. Tatiana Kosintsevak Antoaneta Stefanovari irabazi zion eta Valentina Guninarekin berdinduta geratu zen, Anna Muzychukengandik puntu batera.

 

            Anna Muzychuk lehenengo zerrendaburua zen eta berdinketa nahikoa zuen azkeneko txandan. Hor agertu zen, ordea, Valentina Gunina. Irabazi zion, sailkapenean berdindu eta titulua kendu. Tatiana Kosintsevak ere irabazi zuen eta bigarren bukatu zuen.

 

            Azkeneko sailkapeneko lehenengo hamalauak Munduko Koparako sailkatu dira.

 

         SARIAK.

 

1)    Valentina Gunina (Errusia) (2.511) – 15.830 euro.

2)    Tatiana Kosintseva (Errusia) (2.513) – 15.830 euro.

3)    Anna Muzychuk (Eslovenia) (2.583) – 15.830 euro.

4)    Viktorija Cmilyte (Lituania) (2.497) – 8.200 euro.

5)    Marie Sebag (Frantzia) (2.512) – 5.170 euro.

6)    Antoaneta Stefanova (Bulgaria) (2.531) – 5.170 euro.

7)    Kateryna Lahno (Ukrania) (2.546) – 5.170 euro.

8)    Elina Danielian (Armenia) (2.478) – 5.170 euro.

9)    Bela Khotenashvili (Georgia) (2.490) – 5.170 euro.

10) Natalija Pogonina (Errusia) (2.449) – 5.170 euro.

11) Alexandra Kosteniuk (Errusia) (2.448) – 5.170 euro.

12) Thanh Trang Hoang (Hungaria) (2.438) – 810 euro.

13) Nino Khurtsidze (Georgia) (2.447) – 810 euro.

14) Nana Dzagnidze (Georgia) (2.559) – 810 euro.

15) Salome Melia (Georgia) (2.400) – 810 euro.

16) Baira Kovanova (Errusia) (2.392) – 810 euro.

17) Lela Javakhishvili (Georgia) (2.448) – 810 euro.

18) Marina Romanko (Errusia) (2.417) – 810 euro.

19) Anna Ushenina (Ukrania) (2.458) – 810 euro.

20) Natalia Zhukova (Ukrania) (2.435) – 810 euro.

21) Nadezhda Kosintseva (Errusia) (2.535) – 810 euro.

 

         JOKALARI BATZUREN ELO ALDAKETA.

 

1)    Valentina Gunina (Errusia) (2.511) – 21 gehiago.

2)    Tatiana Kosintseva (Errusia) (2.513) – 19 gehiago.

3)    Viktorija Cmilyte (Lituania) (2.497) – 13 gehiago.

4)    Thanh Trang Hoang (Hungaria) (2.438) – 11 gehiago.

5)    Salome Melia (Georgia) (2.400) – 10 gehiago.

6)    Marie Sebag (Frantzia) (2.512) – 9 gehiago.

7)    Nino Khurtsidze (Georgia) (2.447) – 9 gehiago.

8)    Baira Kovanova (Errusia) (2.392) – 9 gehiago.

9)    Anna Muzychuk (Eslovenia) (2.583) – 8 gehiago.

10) Natalija Pogonina (Errusia) (2.449) – 8 gehiago.

11) Elina Danielian (Armenia) (2.478) – 6 gehiago.

12) Marina Romanko (Errusia) (2.417) – 4 gehiago.

13) Bela Khotenashvili (Georgia) – 3 gehiago.

14) Antoaneta Stefanova (Bulgaria) (2.531) – 2 gehiago.

15) Lela Javakhishvili (Georgia) (2.448) – 1 gehiago.

16) Alexandra Kosteniuk (Errusia) (2.448) – 1 gutxiago.

17) Kateryna Lahno (Ukrania) (2.546) – 2 gutxiago.

18) Natalia Zhukova (Ukrania) (2.435) – 3 gutxiago.

19) Anna Ushenina (Ukrania) (2.458) – 4 gutxiago.

20) Elisabeth Paehtz (Alemania) (2.459) – 6 gutxiago.

21) Lilit Mkrtchian (Armenia) (2.458) – 10 gutxiago.

22) Nana Dzagnidze (Georgia) (2.559) – 12 gutxiago.

23) Nadezhda Kosintseva (Errusia) (2.535) – 12 gutxiago.

24) Almira Skripchenko (Frantzia) (2.468) – 12 gutxiago.

25) Mariya Muzychuk (Ukrania) (2.490) – 22 gutxiago.

 

            2012-03-13.

 

            Iturria: FIDEren webgunea.